Sony Xperia E4 Dual - Albumak aplikazioaren hasierako pantailaren menua

background image

Albumak aplikazioaren hasierako pantailaren menua

Albumak aplikazioaren hasierako pantailako menua erabiliz, argazki album guztietara joan

zaitezke, baita kamerarekin ateratako argazki eta bideoen albumetara eta PlayMemories

Online, Picasa™ eta Facebook™ bezalako zerbitzuen bidez linean partekatzen duzun

edukira ere. Zerbitzu horietan saioa hasi ondoren, edukia kudeatzeko, argazkiak eta

bideoak iruzkintzeko eta lagunen iruzkinak ikusteko gai izango zara. Albumak aplikaziotik,

geoetiketak gehi ditzakezu argazkietan, oinarrizko editatze zereginak gauza ditzakezu,

eta hari gabeko Bluetooth® teknologia edo posta elektronikoa bezalako metodoak erabil

ditzakezu edukia partekatzeko.

1

Ikusi argazkiak eta bideoak lineako PlayMemories Online zerbitzuaren bidez

2

Itzuli Albumak aplikazioaren hasierako pantailara

3

Ikusi gailuko kamerarekin ateratako argazkiak eta bideoak

4

Ikusi gailuko hainbat karpetatan gordeta dauden argazki eta bideo guztiak

5

Ikusi gogoko dituzun argazkiak eta bideoak

6

Ikusi aurpegiak dituzten argazki guztiak

7

Ikusi argazkiak mapan edo mundu moduan

8

Ikusi argazkiak eta bideoak sare berean

9

Ikusi argazkiak eta bideoak Facebook™ zerbitzuan

10 Ikusi argazkiak eta bideoak Picasa™ zerbitzuan

11 Korritu gora edo behera edukia ikusteko

Lineako PlayMemories Online zerbitzua ez dago herrialde edo eskualde guztietan erabilgarri.

94

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Lineako zerbitzuetako argazkiak Albuma aplikazioan ikusteko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Arrastatu Albuma aplikazioaren hasierako pantailaren ezkerreko ertza eskuinerantz

eta, ondoren, punteatu

Albuma.

3

Punteatu nahi duzun lineako zerbitzua eta, ondoren, jarraitu pantailako argibideei

hura erabiltzen hasteko. Zerbitzuan kargatu dituzun eta erabilgarri dauden lineako

album guztiak bistaratuko dira.

4

Punteatu edozein album bere edukia ikusteko eta, ondoren, albumeko argazki bat.

5

Korritu ezkerrera hurrengo argazkia edo bideoklipa ikusteko. Korritu eskuinera

aurreko argazkia edo bideoa ikusteko.

Lineako albumeko edukiaren iruzkinak ikusteko eta gehitzeko

1

Argazki bat lineako albumean ikusterakoan, punteatu pantaila tresna barrak

bistaratzeko eta punteatu iruzkinak ikusteko.

2

Idatzi iruzkinak sarrera eremuan, eta punteatu

Bidali.

Argazkiei edo bideoei "atsegin dut" jarri Facebook™-en

Facebook™ aplikazioko album bateko argazki edo bideo bat ikusten ari zaren

bitartean, punteatu pantaila tresna-barrak bistaratzeko eta, ondoren, punteatu

Facebook™ aplikazioko elementua "Atsegin" duzula erakusteko.