Deiak jasotzea
Deiak erantzuteko
Deiak baztertzeko
Sarrerako deien tonuak isilarazteko
•
Deia jasotzen duzunean, sakatu bolumen tekla.
Erantzungailua erabiltzea
Gailuko erantzungailua deiei erantzuteko erabil dezakezu lanpetuta zaudenean edo deiei
erantzun ezin diezunean. Automatikoki erantzuteko funtzioa gai dezakezu eta deiak
automatikoki erantzun arte igaro beharreko segundo kopurua ezarri. Halaber, deiak
erantzungailura eskuz bidera ditzakezu horiei erantzuteko lanpetuta zaudenean. Eta
erantzungailuan utzitako mezuak atzi ditzakezu gailutik bertatik.
Erantzungailua erabili aurretik, agur moduko mezua grabatu behar duzu.
Erantzungailurako agur moduko mezuak grabatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia.
3
Hautatu SIM txartela.
4
Punteatu
Erantzungailua > Agurrak.
5
Punteatu
Grabatu beste agur bat eta jarraitu pantailako argibideei.
48
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Erantzun automatikoak gaitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia.
3
Hautatu SIM txartela eta punteatu
Erantzungailua.
4
Markatu
Erantzungailua kontrol laukia.
Deiei automatikoki erantzuteko epea ezarri ezean, balio lehenetsia erabiliko da.
Erantzungailua erabilita deiei uko egiteko
•
Deiak jasotzean, arrastatu
Erantzuteko aukerak gora eta, ondoren, hautatu Ukatu
erantzungailuarekin.
Erantzun automatikoak aktibatzeko epea ezartzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia.
3
Hautatu SIM txartela eta punteatu
Erantzungailua.
4
Punteatu
Erantzun geroago.
5
Doitu ordua gora eta behera korrituta.
6
Punteatu
Eginda.
Erantzungailuko mezuak entzuteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia.
3
Hautatu SIM txartela.
4
Punteatu
Erantzungailua > Mezuak.
5
Hautatu entzun nahi duzun ahots mezua.
Erantzungailuko mezuak deien erregistrotik zuzenean entzun ditzakezu, punteatuta.
Deiei SMS batekin uko egitea
SMS batekin egin diezaiekezu uko deiei. Deiei uko egiteko mezuak erabiltzen dituzunean,
mezua automatikoki bidaliko zaio deitzaileari eta Mezularitzako elkarrizketan gordeko da
kontaktuarekin batera.
Gailuan aurrez zehaztutako mezu ugari dituzu aukeran. Bestela, mezu berri bat sor
dezakezu. Mezu pertsonalizatuak ere sor ditzakezu, aurrez zehaztutakoak editatuta.
Deiei SMS batekin uko egiteko
1
Deiak jasotzean, arrastatu
Erantzuteko aukerak gora eta, ondoren, punteatu Egin
uko mezu bidez.
2
Hautatu aurrez zehaztutako mezua edo punteatu eta idatzi mezu berria.
Bigarren deiak SMS baten bidez baztertzeko
1
Deia abian dela bip soinua behin eta berriro errepikatzen bada, arrastatu
Egin uko
mezu bidez gora.
2
Hautatu aurrez zehaztutako mezua edo punteatu eta idatzi mezu berria.
Deiei uko egiteko SMSa editatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia > Orokorra > Egin uko deiari mezu bidez.
3
Punteatu editatu nahi duzun mezua eta egin beharrezko aldaketak.
4
Punteatu
Ados.
49
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.