Sony Xperia E4 Dual - Bideokameraren ezarpenak

background image

Bideokameraren ezarpenak

Bideokameraren ezarpenak doitzeko

1

Aktibatu kamera.

2

Punteatu ezarpen ikonoetako bat pantailan.

3

Ezarpen guztiak bistaratzeko, punteatu .

4

Hautatu doitu nahi duzun ezarpena eta, ondoren, egin aldaketak.

Bideokameraren ezarpenen ikuspegi orokorra

Bideoaren bereizmena

Doitu bideoaren bereizmena hainbat formatutara egokitzeko.

Full HD

1920×1080(16:9)

Full HD (bereizmen handi erabatekoa) formatua 16:9 aspektu ratioarekin.

HD

1280×720(16:9)

HD (bereizmen handia) formatua 16:9 aspektu erlazioarekin.

VGA

640×480(4:3)

VGA formatua 4:3 aspektu erlazioarekin.

MMSa

Grabatu MMSetan bidaltzeko egokiak diren bideoak. Bideo formatu horren grabaketa denbora mugatua da,

bideoaren fitxategiak MMSetan sartu ahal izateko.

Ezarpenok

Eskuz argazki moduan bakarrik daude erabilgarri.

Tenporizadorea

Tenporizadorearekin bideo bat graba dezakezu gailuari eutsi gabe. Erabili taldeko

bideoak grabatzeko, bertan guztiak ager daitezen. Bideoak grabatzerakoan kamera

mugitzea saihesteko ere erabil dezakezu tenporizadorea.

Aktibatuta (10 s.)

Ezarri 10 segundoko atzerapena, kameraren pantaila punteatzen duzunetik bideoa grabatzen hasten denera

arte.

Aktibatuta (2 s.)

Ezarri 2 segundoko atzerapena, kameraren pantaila punteatzen duzunetik bideoa grabatzen hasten denera

arte.

Desaktibatuta

Kameraren tekla punteatu bezain laster hasiko da bideoa grabatzen.

87

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Smile Shutter™ (bideoa)

Erabili Smile Shutter™ funtzioa bideoa grabatu aurretik kamerak zein motatako irribarrea

hautemango duen zehazteko.

Fokatze modua

Bideoko zein zatik izan behar duten argien kontrolatzen du fokatze-ezarpenak. Fokatze

automatiko jarraitua aktibatuta dagoenean, kamerak fokatzen jarraitzen du fokatze-

marko zuriaren barruko eremua fokatuta ager dadin.

Fokatze bakar automatiko

Kamerak automatikoki fokatzen du hautatutako gaia. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dago.

Aurpegi detekzioa

Kamerak automatikoki hautematen ditu bost aurpegi eta markoekin inguratzen ditu. Kamerak automatikoki

fokatzen du hurbilen dagoen aurpegia. Zein aurpegi fokatu ere hauta dezakezu pantaila punteatuta.

Kameraren pantaila punteatzean, marko horia agertuko da hautatu eta fokatu den aurpegia erakusteko.

Aurpegi hautematea ezin da erabili eszena mota guztietan. Fokatze automatiko jarraitua aktibatuta dago.

Objektuen segimendua

Objektu bat hautatzen duzunean bisorea ukituta, kamerak automatikoki egingo du horren jarraipena.

Ezarpen hori

Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.

Neurketa

Funtzio honek automatikoki zehazten du esposizio orekatua, argazkian atera nahi duzun

irudian dagoen argi kopurua neurtuta.

Erdia

Esposizioa irudiaren erdiko baldintzetara doitzen du.

Normala

Esposizioa irudi osoko argi kopuruan oinarrituta kalkulatzen du.

Puntua

Esposizioa artera nahi duzun argazkiaren zati txiki batera doitzen du.

Ezarpen hori

Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.

Bideo egonkortzailea

Bideo bat grabatzerakoan, gailua egonkor mantentzea zaila izan daiteke. Egonkortzaileak

eskuaren mugimendu txikiak konpentsatzen laguntzen du.

Mikrofonoa

Hautatu bideoak grabatzerakoan inguruko soinuak grabatzea nahi duzun.

Aurrebista

Bideoak atera bezain laster, horien aurrebista ikusteko aukera duzu.

Aktibatuta

Bideoaren aurrebista agertzen da, hura grabatu ondoren.

Editatu

Bideoa editatzeko irekitzen da, hura grabatu ondoren.

Desaktibatuta

Bideoa gordetzen da, hura grabatu ondoren, baina ez da aurrebistarik agertzen.

Flasha

Erabili bideoak grabatzeko flash argia, argi baldintzak kaxkarrak direnean edo hondoko

argia dagoenean. Bideo flash ikonoa ( ) bideokameraren pantailan soilik dago

88

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

erabilgarri. Kontuan izan batzuetan bideoaren kalitatea hobea izan daitekeela argirik

gabe, baita argi gutxi dagoenean ere.

Aktibatuta

Desaktibatuta

Eszenak hautatzea

Eszenak hautatzeko eginbidea erabilita, aurrez programatutako bideo eszenen bidez

bizkor konfigura dezakezu kamera egoera arruntetarako. Kamerak hainbat ezarpen

zehazten ditu hautatutako eszenara doitzeko, ahalik eta bideorik onena aterako dela

ziurtatzeko.

Desaktibatuta

Eszenak hautatzeko eginbidea desaktibatzen du eta bideoak eskuz graba daitezke.

Nabarmentze leuna

Erabili atzealde suabeen aurrean bideoak grabatzeko.

Horizontala

Erabili paisaien bideoetarako. Urruneko objektuak fokatuko ditu kamerak.

Gau modua

Aktibatzen denean, argiaren sentikortasuna areagotzen da. Erabili argi gutxiko lekuetan. Azkar

mugitzen diren objektuak dituzten bideoak lausotuta atera litezke. Eutsi tinko eskuari edo erabili

euskarri bat. Argi baldintzak onak direnean, desaktibatu gau modua bideoaren kalitatea hobetzeko.

Hondartza

Erabili itsasoaren edo lakuen bideoak grabatzeko.

Elurra

Erabili inguru argitsuetan esposizio handiko bideoak ekiditeko.

Kirolak

Erabili bizkor mugitzen diren objektuen bideoak grabatzeko. Esposizio denbora laburrak

mugimenduek eragindako lausotze efektua murrizten du.

Festa

Erabili argi baldintza eskasetan, barrualdeko bideoak grabatzeko. Barrualdeko atzeko planoko argiak

eta kandelen argiak hartzen ditu eszenak. Azkar mugitzen diren objektuak dituzten bideoak lausotuta

atera litezke. Eutsi tinko eskuari edo erabili euskarri bat.

Ezarpena

Eskuz moduan baino ez dago erabilgarri.

89

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.