Sony Xperia E4 Dual - Bateria eta energia kudeaketa

background image

Bateria eta energia kudeaketa

Gailuak bateria kapsulatua du. Bateriaren kontsumoaren jarraipena egin eta energia

gehien erabiltzen duten aplikazioak ikus ditzakezu. Aplikazioak kendu edo muga

ditzakezu eta bateria aurrezteko modu bat baino gehiago aktiba ditzakezu, bateriak

117

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

gehiago iraun dezan. Gutxi gorabehera zenbat bateria dagoen ikusi eta bateriaren

ezarpenak doi ditzakezu errendimendua hobetzeko eta bateriak gehiago irauteko.

Bateriaren kontsumoa kudeatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa > Aplikazioaren energia

konts.. Datu trafiko handia duten eta aspaldian erabili ez diren aplikazioen ikuspegi

orokor bat erakusten du.

3

Berrikusi informazioa eta egin beharrezko ekintzak. Adibidez, desinstalatu aplikazio

bat edo mugatu bere erabilera.

Bateria gehien erabiltzen duten aplikazioak ikusteko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa > Bateriaren erabilera.

Bateriaren gutxi gorabeherako iraupena ikusteko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.

Bateria aurrezteko moduak

Bateria aurrezteko hainbat modu erabil ditzakezu, bateriak luzaroago iraun dezan:

STAMINA modua

Wi-Fi® eta datu mugikorrak desgaitzen ditu pantaila itzalita dagoenean, eta

hardwarearen errendimendua mugatzen du. Modua aktibatzean, agertzen da
egoera barran.

Ultra STAMINA modua Gailuaren funtzioak mugatzen ditu eta funtzio nagusiak bakarrik jartzen ditu

erabilgarri, hala nola deiak egiteko eta SMSak bidaltzeko funtzioak. Modua

aktibatzean,

agertzen da egoera barran.

Bateria gutxiko modua Gailuaren portaera aldatzen du, adibidez, pantailaren distira eta pantaila inaktibo

ezartzeko ezarpena doitzen ditu, bateria maila ehuneko jakin batetik behera

dagoenean. Modua aktibatzean,

agertzen da egoera barran.

Kokapen Wi-Fia

Gordetako Wi-Fi® sare baten barrutian dagoenean soilik aktibatzen du Wi-Fi®

funtzioa gailuan.

Ezarri datuak ilaran

Pantaila itzalita dagoenean, irteerako trafikoa optimizatzen du datuak aldez aurretik

zehaztutako maiztasunarekin bidalita.

Bateria aurrezteko modua aktibatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa .

3

Modu hobetsia aktibatzeko, arrastatu dagokion graduatzailea eskuinera edo

markatu dagokion kontrol laukia eta berretsi, beharrezkoa bada.

4

Ez badago graduatzailerik edo kontrol laukirik erabilgarri, punteatu aktibatu nahi

duzun moduaren izena eta berretsi, beharrezkoa bada.

STAMINA moduaren ikuspegi orokorra

STAMINA moduak bateriaren errendimendua optimizatzeko hainbat eginbide ditu:

Egonean modu

hedatua

Aplikazioek datu trafikoa erabiltzea saihesten du, Wi-Fi® eta datu mugikorrak

desgaituta pantaila itzalita dagoenean. Aplikazio eta zerbitzu batzuk salbuespen gisa

ezar ditzakezu, eginbidea aktibo dagoenean aplikazioak pausatu ez daitezen.

STAMINA erlojua

Sareko konexioak pausatuta mantentzen ditu, pizteko/itzaltzeko tekla ordua

begiratzeko baino ez erabiltzen duzunean.

Erabilera hedatua

Hardwarearen errendimendua mugatzen du gailua erabiltzen ari zarenean.

118

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

STAMINA modua eginbideak aktibatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa eta, ondoren, punteatu

STAMINA modua.

3

Aktibatu STAMINA modua, desaktibatuta badago.

4

Markatu aktibatu nahi dituzun eginbideen alboan dauden kontrol laukiak eta,

ondoren, punteatu

Aktibatu, galdetuz gero.

STAMINA moduan exekutatzea nahi duzun aplikazioak hautatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa eta, ondoren, punteatu

STAMINA modua.

3

Aktibatu STAMINA modua, desaktibatuta badago.

4

Ziurtatu

Egonean modu hedatua kontrol laukia markatuta dagoela eta punteatu

Egonean moduko aplikazio aktiboak > Gehitu aplikazioak.

5

Korritu ezkerrera edo eskuinera, aplikazio eta zerbitzu guztiak ikusteko eta

markatu aplikazioak exekutatzea nahi dituzun kontrol laukiak.

6

Amaitzean, punteatu

Eginda.