Walkman® aplikazioaren hasierako pantailako menua
Walkman® aplikazioaren hasierako pantailako menuaren bidez, gailuan dituzun abesti
guztien ikuspegi orokorra izango duzu. Bertatik, albumak eta erreprodukzio zerrendak
kudea ditzakezu, eta musika aldartearen eta erritmoaren arabera antola dezakezu
SensMe™ kateen bidez.
71
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Walkman® aplikazioaren hasierako pantailako menua irekitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, gero, bilatu eta punteatu .
2
Arrastatu pantailaren ezker ertza eskuinera.
Walkman® aplikazioaren hasierako pantailara itzultzeko
•
Walkman® aplikazioaren hasierako pantailako menua irekita duzula, punteatu
Hasiera.
•
Walkman® aplikazioaren hasierako pantailako menua irekita duzula, punteatu
pantaila menuaren eskuinaldean.
Musika azken informazioarekin eguneratzeko
1
Walkman® aplikazioaren hasierako pantailan, punteatu .
2
Punteatu
Deskargatu informazioa > Hasi. Gailuak linean bilatzen du informazioa,
eta musikaren albumaren azala eta abestiaren informazio berriena deskargatzen
du.
SensMe™ kateak aplikazioa aktibatu egingo da musikaren informazioa deskargatzen
duzunean.
SensMe™ kateen aplikazioa gaitzeko
•
Walkman® aplikazioaren hasierako pantailan, punteatu eta, ondoren,
Deskargatu informazioa > Hasi.
Aplikazio honek sare mugikorreko edo Wi-Fi® sareko konexioa behar du.
Musikari buruzko informazioa editatzeko
1
Walkman® aplikazioan, punteatu .
2
Punteatu
Editatu musika-informazioa.
3
Sartu informazio berria edo aldatu nahi duzuna.
4
Amaitutakoan, punteatu
Gorde.
Abestiak ezabatzeko
1
Walkman® aplikazioaren hasierako pantailan, joan ezabatu nahi duzun abestira.
2
Eduki ukituta abestiaren izenburua eta, ondoren, punteatu
Ezabatu agertzen den
zerrendan.
3
Punteatu
Ezabatu berriro, berresteko.